Musika korala bultzatzeko asmotan, Villabonako Eresargi abesbatzak, Musika koraleko Zikloa
antolatu zuen aurreneko aldiz 2016. urtean. Ziklo hau antolatzeak esfortzu handia suposatzen duen
arren, zihur gaude hainbeste maite dugun musika koralak horrelako aukera bat merezi duela.
Dagoeneko hainbat izan dira antolatu ditugun edizioak eta batik bat Gipuzkoan sona handiko eta
erreferente diren abesbatzak parte hartu dute bertan.