ERESARGI

Gurekin abestu nahi duzu?

ENTSAIO EGUNAK

Non: Villabonako Kultur Etxean.
Noiz:Astelehen eta asteazkenetan, 19:30 etatik 21:30 etara.

HARREMANETAN JARRI

Telefonoa (whatsappa):  (+34) 658 72 06 64.
Emaila: eresargi@eresargi.eus

Aurkezpena: Eresargi, helduen abesbatza

1985ko azaroan, gabonetan kantari ateratzeko deialdi herrikoia egitearen ondorioz sortu zen abesbatza hau. Abesbatza sortu zenetik Juan Mari Iparragirre da zuzendaria.

Eresargi abesbatzaren ibilbidean asko dira abestu duten villabonatarrak, gaur egun, adin eta formazio ezberdinetako 20-25 gizon-emakumek osatzen dute taldea.

Musikarekin disfrutatzea, ikastea eta kantuaren plazerra zabaltzea dira gure ardatza nagusietako bat horregatik kantatzen dugun errepertorioa gure ezaugarrietara moldatzeaz gain, autore eta estilo aldetik ahalik eta bariatuena izan dadin entzuleen gozamenerako: profanoa erlijiosoa, euskal folklorea… Honen harira eta formazioari dagokionez ikastaroak egin ditugu, besteak beste Junkal Guerrero, Imanol Elizasu eta Xabier Sarasola zuzendariekin.

Hala ere, garrantzi handia ematen diogu gure herrian, Villabonan, lan egiteari. Gure herriaren parte aktiboa izan nahi dugu horregatik, urtean hainbat kontzertu eskeintzen ditugu bertako eta beste herriko eragileekin: Musika eskolako banda, Ganbara taldea eta Orkestra, Oinkari dantza taldea besteak beste…

Gure ibilbidean zehar ugari zan dira eskeini ditugun kontzertuak bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo: Oiartzun, Irura, Zizurkil, Aduna, Donostia, Loiola, Urnieta, Ikaztegieta, Andoain, Biarritz, Errioxan, Nafarroan, Cuzcurrita, Andoain …dira abidide batzuk.

Aipatzekoa da Mikel Urdangarin kantautore ospetsuarekin prestatu genuen kontzertua, Korrontzi taldea batetik eta Juantxo Zeberiorekin eta bere taldearekin bestetik eskeiniko Jazz Koralaren kontzertuak, Puro Relajo taldearekin eta Benito Lertxundirekin eginiko kolaborazioa.