ERESARGI TXIKI

ENTSAIO EGUNAK

Non: Villabonako Kultur Etxean.
Noiz: Larunbatetan 10: 00etatik 12: 00etara.

Eresargi txikin parte hartu nahi baduzu

IZEN EMATEA

  • Hemen kontsultatu dezakezu kuota
Ekarri ezazu orri hauek beteta lehen entsegu egunera:

Nahiago badezu eman izena online:

Eresargi Txiki aurkezpena

Musika korala umeen artean ere sustatu behar zela Eresargi abesbatzak etenaldi luze ondoren Eresargi Txikiren proiektua berriro bultzatzeari ekin zion 2013. urte bukaeran. 2014ean Ariel Cruz kubatarren eskutik hasi zen era oso xume batean Eresargi Txiki berriro martxan.

Ordutik hona asko izan dira proiektu honetan parte hartu duten zuzendariak, Miriam Lopez eta Alberto Palacin besteak beste. Baina proiektoari egonkortasuna eta arrakasta eman diona egungo zuzendaria izan da Klara Mendizabal 2016tik zuzentzen baitu abesbatza, berarekin gazteek ahotsa mederatzea, eta aldi berean kantuarekin disfrutatzea lortu dute.

Egun 30 partaide osatzen dute taldea. Villabona eta Amasan aparte, dagoeneko Donosti, Andoain, Hondarribi, Gazteizen eskeini dituzte kontzertuak eta Gipuzkoako federazioak antolatutako topaketetan ere parte hartzen dute.

Hasieran aipatzen genuen bezala Eresargiren proiektuetariko bat gure herrian musika korala errealitate sendoa izaten jarrai dadin litzateke , dudarik gabe, gure atzetik datorren abeslari zoragarrien kantera honekin lortzen ari gara.